2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

Boligrafoaren eta #teklatuaren artean

Europan erreferente diren Finlandiako eskolek, denbora gutxiago eskainiko diote eskuz idazteari. Badirudi, papera eta boligrafo gutxiago erabiltzearen alde egitera doazela. Kaligrafia tradizionala utzi eta ordenagailuz idazten ikasten jarriko dituztela ikasleak. Finlandiak emandako pausoak, eztabaida sortu du, bai bertan eta baita gure lurretan ere. Horiek horrela, azter dezagun geure jokabidea: ez al dugu helduok une hauetan batez ere teklatuaren bitartez idazten? Orduan,  ba al du zentzurik, hainbeste ordu inbertitzeak haur batek letrak segidan eta txukun-txukun idaz ditzan? Nik, egunero, baditut eskuz idazten ditudanak, notatxoak, erosketarako zerrenda, agendako oharrak,…baina eguna igaro ahala, ordenagailuan eta mugikorrean askoz ere gehiago idazten dut, eskuz baino. Finlandiak  bere curriculum eskolarra hamar urtean behin aldatu eta egokitzen du.

2014ko ikasturte osoa  hausnarketan eta  gogoetan eman  dute, ikasleek izan behar dituzten gaitasun berriak zein diren zehazteko. Partaidetzazko hausnarketa izan da,  herrialde osoan hedatutako lan-taldetan egina, alegia, eztabaida publiko batean. Ondorio nagusietako bat izan da, hain zuzen ere, kaligrafia atzean utzi eta teklatuari protagonismo handiagoa ematea. Gaizki ulertu baino lehen, argitu behar da idazteari ez diotela utziko, kaligrafia lantzeari utziko diotela baizik. Beraz, eskuz idaztea ez da lehentasunezkoa izango, hemendik aurrera mekanografiaren pareko izango da. Zazpi urterekin hasiko dira haurrak teklak astintzen, gailu teknologikoen (ordenagailuak, tabletak,…) bitartez.


2016an astekoak dira, eta, neuk adi-adi begiratuko diot gertatzen denari. Oraintxe bertan arraroa egiten zaigu, baina halako batean hasi beharko gara geure burua eta ondorengo belaunaldiena antolatzen gai honen inguruan. Batzuk erosoago sentituko dira bolalumarekin eta beste batzuk, aldiz, nahiago izango dugu teklatua. Baina argi dagoena da, aurrerantzean elkarbizitza izango dela boligrafoaren eta teklatuaren artean.


Atarian argitaratua, 2015-12-17

2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea

Sarean ere #desberdin

Sare sozialek gazteentzat/nerabeentzat duten garrantzia eta bertan agertzen diren norbere bizitzari buruzko adierazpenak kontuan izanik, bertan genero-desberdintasuna ere nabarmen islatzen dela azpimarratu behar da. Sare sozialak banakakoaren nortasunaren ispilu dira, hein berean dira, halaber, genero-identitatearen ispilu. Esango nuke neskek eta mutilek modu desberdinetan erabiltzen dituztela sare sozialak eta, are gehiago, indarkeria matxista presente dagoela gure gazteen harreman birtualetan ere.

Sare sozialetan kokatuz, bertan hedatuenak diren portaerak eta ereduak, iragarkietatik, zinetik, telebistatik... garraiatzen ditugunak dira. Horrela, estereotipo eta aurreiritzi matxistak edo sexista batzuk jarraitzen ditugu. Ikusi besterik ez dago Facebook, edo Instragram-erako egiten diren argazki edo selfie-ak. Maskulinitatea, gehienetan, indartsu, gogor, hezigaitz, menderatzaile eta aktibo itxurarekin azaltzen zaigu. Eta feminitatea, aldiz, maitagarri, sexy, atsegin eta gozo itxurarekin. Maitasunaren inguruan ere, fikzio erromantikoan ditugun sinesmen tradizional eta mito berberak sortzen dira. Batzuk aipatzekotan, hor ditugu laranja-erdiarena, maitasun idealarena eta amaiera zoriontsuarena. Badirudi, gaur egun gazte/nerabe askok ere ez dutela beste maitasun-irudirik, ez estereotiporik. Zoritxarrez, eredu horiek dira sare sozialetan ere transmititzen ari direnak.

Goffamanek (1979) antropologiari egindako ekarpenetako batean hala adierazi zuen: “nerabeek azkenean publizisten lanaren antzekoa egiten dute, errito bihurtzen dute jada errito dena, hau da, sozialki partekatzen ditugun genero-adierazpenak hartu eta berriz konfiguratzen dituzte, handituz. Beren burua aurkeztean paratze distiratsuak bilatzen dituzte eta, horretarako, publizitatea eta ikus-entzunezko beste formatu batzuetan agertzen diren gizonezkoen eta emakumezkoen irudikapenak hartzen dituzte erreferentzia; hau da, genero-estereotipoak errepikatzen eta birmoldatzen dituzte”.

Gazteek/nerabeek errealitatearen ezaugarriak berriz asmatzen dituzte, irudiaren eta edukiaren bidez; eredu eta mezu asko transmititzen dituzte sare sozialetan, Goffmanek esan bezala: zinematik, telesailetatik, telebistatik edo iragarkietatik hartuak. Beraz, esan dezakegu mundu birtual horretan ere berezitasunak ezartzen ari direla nesken eta mutilen artean. Sarean ere, desberdintasunerako eszenatoki berri bat eraiki da.

Azken finean, ordea, atzean dagoen arazoaren funtsak berdina izaten jarraitzen du. Zergatik? Bada sare sozialak jada existitzen den errealitate bat ikusgai egiten eta adierazten ari direlako: alegia, emakumeentzat eta gizonentzat leku desberdinak eskaintzen dituen gizarte baten errealitatea, askotan bikote-harremanak boterean oinarritzen dituena. Badirudi komunikazio-bide horietan sare sozialek eta Internetek zulo beltz bat baino gehiago dituztela alde horretan. Esango nuke, orokorrean, ikus-entzunezkoetan ere hala gertatzen dela. Esparru horretan berdintasunaren legeak ez du lekurik topatzen, ezta hezkuntza-irizpideek ere, eta ez dago gai horretan esku hartzeko protokolorik. Dagoena, tradiziotik datozen genero-estereotipoak dira, jarrera sexistak, bai diskurtsoetan eta bai irudietan.

Beti esan izan dut sare sozialek eta baliabide birtualek hezkuntzarako ahalmena dutela eta gaitasunak eskaintzen dituztela; betiere, aldi berean prebentzioko eta sentsibilizazioko ekintzak egiten badira, bai sare sozialetan eta bai Interneten ere. Gazteek/nerabek informazioa hautatzeko garaian begiak eta adimena adi-adi izatean datza kontua. Azken finean, giltzarria ez dago sare sozialetan, baizik eta familiaren eta hezkuntza formal nahiz informalaren esparruetan. Eremu horietan sustatu behar da berdintasuna eta jarrera sexistak errotik ezabatu.

Ea denon artean, pixkanaka, sarea aldatzen dugun zentzu horretan; norbanakoaren lanetik hasita, ondoren kolektibora pasatuta eta, azkenik, modu kooperatiboan. Horretarako, mezu alternatiboak sortu beharko ditugu, mito ezberdinak erakutsiz eta tratu onak indartuz.

Aiurrin argitaratua, 2014-11-11



2014(e)ko ekainaren 5(a), osteguna

Haurrak, nerabeak eta gaitasun digitalak

Gaur egun, Internet leku guztietan daukagu, inoiz espero edo pentsatu izan ez ditugun aukerak eskainiz. Komunikaziorako, hezkuntzarako eta entretenimendurako instrumentu bikaina bihurtu zaigu. Parte-hartzeari, sormenari eta hezkuntzari dagokienez, aukerak irekitzen dizkigu, muga nazional, erlijioso eta kulturalen gainetik guztiak komunikatuta egotea posible eginez. 
Interneten erabilera handiena egiten dutenak batez ere gazteak eta nerabeak dira, beraiek dira teknologia berrien eta komunikazioaren erabiltzaile aktiboenak. Interneten erabileraren igoera, mugikor adimendunen (Smartphone) eta tableten zabalkundearekin lotuta dago.  Mugikorren zabalkunde honetan, gorakada nabarmena izan du nerabeen eta gazteen artean duten erabilerak. 10 urteko haurren artean %30ek mugikor bat du, 12 urtekoen artean %70ek eta 14 urtekoen artean %83k. Gailu horiek Gabonetan, urtebetetzetan eta jaunartzeetan gehien erosten diren produktu bihurtu dira. Gainera, gero eta goizago hasten dira, haur asko 2 eta 3 urterekin gurasoen mugikorrean sartzen baitira.

Guraso askok seme-alabek deskargatzen dituzten aplikazioak  eta horiek behar dituzten baimenak ezagutu ere ez dituzte egiten. Horrela, 11 eta 14 urte bitarteko haurren eta nerabeen % 52k ez diete gurasoei baimenik eskatzen aplikazio bat jaisteko. Batez ere, jokoetan ibiltzen dira. Hau ikusirik, badira jada mugikorren bitartez haurrentzako telesailak eskaintzen dituzten telebista-kateak.

Lehen haur/nerabeentzat lehenengo komunikaziorako tresna mahai-ordenagailua zen. Eta normalean etxean nahiz eskolan senideekin edo beste ikasleekin partekatzen zuten ordenagailua.   Irakasleek, gurasook eta hezitzaileok zein sarrera zuten ikusi eta egiten zutena gainbegira genezakeen. Mugikorrekin, hau zaildu egin zaigu; bakoitzak bere mugikorra du eta horrek Interneterako sarrera edozein lekutan izatea ahalbidetzen du, zer egiten duten ere gainbegiratzeko arazoak sortzen dizkigu. Eta jakin badakigu Internetek bere-berez arriskuak dituela.

Nerabezaroan dauden horretan trantsizio-garai batean daudela esan dezakegu, ez bakarrik alde biologikotik (hormonak, pisua, altuera,…) esfera psikikoa, soziala eta sexuala baduela ere esan dezakegu. Esfera psikiko horretan, izaera eraikitzen ari dira, gizartean bakoitza bere lekua definitzen hasten da. Familia-multzotik (gurasoen babesetik) gizarte-multzorako saltoa egiten hasten dira; antropologian naturatik kulturarako pasabidea deritzona da.
Horregatik, gizartean parte hartzen hasteko desioa izaten dute. Harremanak beraien berdinekin eta inguratzen dituzten mundu horretan hasten dituzte, lagunak eta harremanak garrantzitsu bihurtuz. Esan genezake, etxetik kalerako saltoa egiten duten horretan, Internet eta honi dagozkion gailuak (mugikorrak, tabletak) eta aplikazioak (Whatsapp,  Snapchat, Instagram, Twitter, Facebook,…) oso baliagarri bihurtzen zaizkiela harremanak mantendu eta berriak egiteko.
Nerabeek  gailu eta tresna horiekin beraien adinari dagokiona egiten dute, kalean bezala: lagunekin hitz egin, komunikatu, argazkiak partekatu, zorionak eman, zirikatu, ligatu, asteburuan zer egin duten azaldu…, guk egiten genituen gauza berberak, baina beste espazio batean.

Halaz ere, horrek ez du esan nahi espazio horretan egiten dutena ez denik zaindu behar. Pentsatu beharra dago nerabezaroan zailagoa zaiela fantasia eta errealitatea bereiztea, eta irizpide indartsurik ez dutela izaten gauzak aukeratzeko garaian. Komunikabideak, estereotipoak, baloreak, hizkuntza desegokia, itxaropenak, harremanak daude eta horrek guztiak eragina izan dezake beraien identitatea eta izaera definitu edo osatzeko garaian. Horrela, edozein momentutan eduki/elementu arriskutsu, legez kontrako edo tentagarriak topa ditzaketela kontuan hartu behar dugu; ziberbullying-aren, grooming-aren, jazarpenen, mehatxuen edo irainen fenomenoak topa ditzakete eguneko hainbat ordutan, etxeko ordenagailutik gertu egon gabe.

Dena den, arazoa ez da Interneterako sarbidea izatea edo sare sozialak erabiltzea, dagoen informazio guztiaren eta tresnen aurrean hautatzeko gaitasunik edo irizpiderik ez izatea baizik. Askatasun digital horretan pixkanaka gaitasun digitalak eskuratu behar dituzte, bai haurrek eta baita nerabeek ere. Beraien ondoan eseri, praktikatu eta elkarrekin ikasi beharra dugu. Gai desberdinak landu behar ditugu: argazkien inguruan, pribatutasuna, informazioa nola hautatu, gatazkak nola ekidin, errespetua eta beste hainbat; eguneroko bizitzan lantzen saiatzen garen gaiak. Horrela IKTetan erabilera egokia haztatzeko aukera eskainiko diegu, gaitasun eta konpetentzia digitalak eskuratuz.  

Eta noiz hasi? Zein adin da gomendagarria tableta edo mugikorra erabiltzen hasteko? Erantzuna argia da: lehenbailehen, beti ere gurasoen bide-laguntzarekin egiten bada eta hauek haien hezkuntzan inplikatuta badaude.
Argi dago! Gailuen eta Interneten erabilera seguruago bat egin eta kontsumoaren inguruko neurriak hartu behar dira! Baina ez da gurasoen kontua bakarrik, askatasun digitala dagoen momentutik ardura denona da, eskolarena, hezitzaileena, gurasoena, lagunena… Hau da, segurtasun digitalaren ardura gizartearena da. Internet erabiltzen dugun unetik gara kontsumitzaile eta ekoizle. Haur/nerabeei begira balio positiboak eskaini eta landu behar ditugu, hiritartasun digital batean oinarrituz, beraien bizi-etapa gozatuz eta beraiekin harremanak izanez, bai kalean eta bai digitalean. Baina, harreman onak! 


Aiurrin argitaratua, 2014-06-05

2014(e)ko otsailaren 3(a), astelehena

Las 18 reglas que dictó una madre al regalarle un móvil a su hijo de 13 años

¿Qué niño de hoy en día, llegada una cierta edad, no ha implorado, suplicado y rogado que le compren un teléfono móvil? Ridículas parecen actualmente las inquietudes de los padres por comprar a sus hijos aquellos primeros Nokia que apenas podían enviar mensajes de texto y realizar o recibir llamadas. Ahora, cuando le compramos a un niño un teléfono móvil le estamos otorgando una ventana que da acceso a todo el mundo de internet.
Bien lo sabe Janell Hoffman, la madre de Greg Hoffman. El niño, de 13 años, llevaba un año suspirando por un teléfono móvil. Rogaba, imploraba, suplicaba y nada obtenía. Hasta que, con motivo de las últimas Navidades, recibió su deseado iPhone. 


Sin embargo, el aparato no venia solo sino acompañado de un contrato redactado por su madre: “¡Feliz Navidad! Ahora eres el orgulloso propietario de un iPhone. Eres un chico bueno y responsable de 13 años y te mereces este regalo. Pero con la aceptación de este presente vienen algunas reglas y regulaciones”. La madre incluyó un contrato con 18 reglas a seguir si el chaval quería conservar su valioso móvil. Estas son las normas dictadas por la progenitora:

 1. Es mi teléfono. Yo pagué por él. Yo te lo presto a ti. ¿No soy la mejor?

 2. Yo siempre conoceré la contraseña.

 3. Si suena, cógelo. Es un teléfono. Di “hola”, haz gala de tus modales. Jamás ignores una llamada si en la pantalla se lee “Mamá” o “Papá”. Jamás.

 4. Le darás el teléfono a uno de tus progenitores de inmediato a las 7:30am  cada día de colegio y a las 9:00pm h el fin de semana. Estará apagado toda la noche y se volverá a encender a las 7:30am. Si no harías una llamada al teléfono fijo de alguien, donde sus padres pueden contestar, tampoco llames o envíes mensajes con el móvil. Escuchas esos instintos y respeta a las otras familias como nos gusta que nos respeten a nosotros.

5. No irás al colegio con él. Conversa en persona con la gente a la que envías mensajes. *Los días de media jornada, las excursiones y las actividades extraescolares requerirán consideraciones especiales.

 6. Si se cae en el baño, se golpea contra el suelo o se esfuma en el aire, eres el responsable de los costes de sustitución o reparación. Corta el césped, haz de canguro, ahorra dinero de tu cumpleaños. Si ocurre, tendrás que estar preparado.

7. No uses la tecnología para mentir, hacer tonterías o engañar a otro ser humano. No te involucres en conversaciones que sean dañinas para los demás. Sé un buen amigo.

 8. No envíes mensajes, correos electrónicos no digas nada a través de este medio que no dirías en persona.

 9. No envíes mensajes, correos electrónicos o digas a alguien algo que no le dirías en voz alta y en presencia de sus padres. Autocensúrate.

 10. Nada de porno. Busca en la web información que compartirías abiertamente conmigo. Si tienes alguna duda sobre algo, pregunta a una persona. Preferiblemente, a tu padre o a mí.

 11. Apágalo, siléncialo, déjalo a un lado en público. Especialmente en restaurantes, en el cine o mientras hablas con otro ser humano. No eres una persona maleducada, no dejes que el iPhone cambie eso.

 12. No envíes ni recibas imágenes de tus partes íntimas o de las partes íntimas de cualquier otra persona. No te rías. Algún día estarás tentado de hacerlo, a pesar de tu gran inteligencia. Es arriesgado y puede arruinar tu vida adolescente/joven/adulta. Es siempre una mala idea. El ciberespacio es vasto y más poderoso que tú. Y es difícil hacer que algo de esa magnitud desaparezca, incluyendo una mala reputación.

 13. No hagas tropecientas fotos o vídeos. No hay necesidad de documentarlo todo. Vive tus experiencias. Quedarán registradas en tu memoria toda la eternidad.

14. Deja tu móvil en casa a veces y siéntete protegido y seguro de esa decisión. No está vivo ni es ninguna extensión de tu cuerpo. Aprende a vivir sin él. Sé mejor y más poderoso que FOMO [en inglés, siglas de “fear of missing out”, el miedo a perderse algo que está ocurriendo, a no estar siempre conectado].

 15. Bájate música que sea nueva o clásica o diferente de la que millones de tus semejantes escuchan, que es siempre lo mismo. Tu generación tiene un acceso a la música mayor que cualquier otra en la historia. Aprovéchate de esa ventaja. Expande tus horizontes.

 16. Practica juegos de palabras, puzzles o rompecabezas de vez en cuando.

 17. Mantén tus ojos arriba. Observa el mundo que te rodea. Mira por la ventana. Escucha a los pájaros. Date un paseo. Habla con un desconocido. Pregúntate sin buscar en google.

 18. Te harás un lío. Te quitaré el teléfono. Nos sentaremos y hablaremos sobre ello. Volveremos a empezar. Tú y yo siempre estamos aprendiendo. Estoy en tu equipo. Estamos juntos en esto.

Tras estas 18 directrices, la carta termina con el despido de la madre: “Espero que puedas aceptar estos términos. Muchas de las lecciones aquí recogidas no se aplican sólo al iPhone, sino a la vida. Estás creciendo en un mundo que cambia rápido. Es apasionante y tentador. Haz las cosas sencillas. Confía en tu poderosa mente y en tu gran corazón por encima de cualquier máquina. Te quiero. Espero que disfrutes de tu nuevo y espectacular iPhone. ¡Feliz Navidad!”.

Iturria: creciendoenfamilia