2013(e)ko azaroaren 12(a), asteartea

Arriskuak Sarean

Gure perfiletan jartzen dugun informazioa, askatasun osoz argitaratzen dugu. Baina askotan ez dugu kontzientziarik izaten, gure intimitatea noiz galtzen ari garen sarean.

Sare sozialen erabiliera dela eta jarrera arazoa sortzen dira:
  • Identitate fiktizio bat sortzea.
  • Harreman pertsonalak baino nahiago izatea birtualak.
  • Aislamendua eta gaitasun sozialak galtzea.
  • Intimidade falta.
  • Denbora galtzea eta adikzioa izatea.
  • Troyanoak, phising
  • cyberbulling,  grooming,  sexting eta  ciberprostitución

 Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten abantaila nagusien artean hauek aipa daitezke adibide modura:
 Webguneen bidez aukera hauek ematen dituzte: hezkuntzako eta kulturako baliabideak bilatzea (on lineko entziklopediak, erreferentziazko lanak, irudiak, podcast-ak, bideoak eta abar), informazioaren gaurkotasunera sarbidea, gehien interesatzen zaizkigun gaietan sakontzea ahalbidetzen duen dokumentazioa lortzea, bakarka edo beste batzuekin jolastea eta abar.
  • Posta, txat eta mezularitza elektronikoaren bidez aukera hauek eskaintzen dituzte: pertsona kopuru mugagabearekin komunikatzea, haiekin ideiak eta iritziak partekatzea eta interesetako komunitateetan parte hartzea, informazioa partekatzea eta adituekin harremanetan jartzea.
  • Blog eta sare sozialen bidez, sarean lankidetzan jarduten laguntzen, teknologia horiek hobeto erabiltzen erakusten, argitaratutako edukien gaineko erantzukizuna hartzen eta, azken batean, lan-merkatuan gero eta gehiago eskatzen diren gaitasunak eskuratzen laguntzen dute.